2011-10-26

Birziklatzen ikasten

Birziklatzea oso garrantzitsua da gaur egun; eta umeei birziklatzen irakatsi behar diegu gero haien egunerokoan praktikan jartzeko.
Hona hemen, nola birziklatu behar den erakusten duen power-point bat:

Informazio iturria: http://www.slideshare.net/enekototi/birziklapena-2959940?src=related_normal&rel=235015

Hau ikusita, birziklapenarekin harremana duten jolas batzuk proposatu ahal zaie umeei, nola birziklatu behar den ondo ulertu duten ikusteko. Egin klik hemen jolasera joateko.

2011-10-18

Zentzumenak lantzen

Izaki bizidunek bost zentzumen ditugu: dastamena (mihian), entzumena (belarrietan), ikusmena (begietan), ukimena (azalean) eta usaimena (sudurrean). Hauek gure ingurunea ezagutzera laguntzen digute.
Dastamena: Organoa mihia da eta gurintxo deituriko garautxo batzuez babestuta dago. Mihiaren alde bakoitzak zapore desberdin bat bereizten du. Mihiak 4 zapore besterik ez ditu sentitzen:
Gozoa--> mihiaren puntako gurintxoen bidez sentitzen da.
Garratza--> mihiaren bi kanpo ertzetatik oinarrirantz dauden gurintxoez sentitzen da
Gazia--> mihiaren puntak eta aurreko ertzetako gurintxoek nabaritzen dute
Mingotsa--> mihiaren oinarrian nabaritzen da.
Entzumenari esker, gure inguruan dauden soinu ezberdinak jaso dezakegu belarrien bidez.
Ikusmenaren bidez, irudiak, koloreak, mugimenduak... nabaritzen ditugu.
Ukimenaren bidez, gauza bat bero ala hotz dagoen, laua ala zimurra den… jakin dezakegu.
Ukimenaren zentzumena gorputz osoan dago banatuta, gorputz osoko azala baita ukimen organoa. Dena den, eskuetan bereziki dago, eta hatzamarretan hain zuzen.
Usaimenaren bidez, gauza ezberdinak usaindu dezakegu sudurraren bidez. Usain txarrak eta onak izan ahal dira.

Ondorengo bideoan irakasle batek azaltzen digu nola lantzen dituen zentzumenak ikasleekin.


Informazio iturria


Bideo horrez gain, hona hemen Lehen Hezkuntzako klase batean erabili dezakegun Power-point bat zentzumenak azaltzeko.

2011-10-11

Barnetegiak

Iturria
Lehen Hezkuntzan, urtero bost eguneko irteerak antolatzen dira barnetegietara. Bertan umeek haien euskara hobetzeko aukera dute ekintza ezberdinen bidez. Bestetik ere, txangoak eta tailer ezberdinak antolatzen dituzte umeen dibertsiorako. Normalean, umeek gustura joaten dira barnetegietara, bere ikaskideekin joaten direlako, ondo pasatzen dutelako haien gustuko ekintzak eginez eta aldi berean ikasten dutelako.
Hona hemen, txikitan egon nintzen barnetegi bat, non asko ikasi nuen: Segurako barnetegia.

Umeek barnetegietara joateko, ikasi dezaketen abesti bat




Informazio iturria

2011-10-04

Autoestima lantzen

Autoestima gure barnetik dator. Egunero balio dugunaz jabetu behar gara eta aldi berean, gure burua maite eta onartu behar dugu. Zer garen argi izan behar dugu, eta aurrera joan behar gara norberaren helburuak lortzeko nahian, batzuen hitz gaiztoak alde batera utziz. Gauzak gure zoriontasunerako egin behar ditugu, ezin dugu gauzak besteengatik egin, gure zoriontasuna alde batera utziz.
Autoestimari buruzko sarrera hau eman ondoren, galdetegi bat jarri dut, bakoitzaren autoestima nolakoa den jakiteko.


Informazio iturria