2011-12-15

Bitartekaritza

Duela urte batzuk eskolan, proiektu batekin hasi ginen, bitartekaritza proiektuarekin hain zuzen. Hori aurrera eramateko, adostokia sortu genuen, leku bat non arazoak, hitz egiten konpondu behar ziren, ez kolpekaz. Hobeto ulertzeko, hurrengo bideoa ikusi dezakezue.



Hurrengo abestia, "hitza" deiturikoa, bitartekaritza proiektua eskolan hasi zuen irakasle bat asmatua izan zen (Kepa Mallea Ormaetxea):
HITZA
Entzungo ditut, entzun eidazu
Adostokian gabiltza
Bion artean zaila denean
dugu bitartekaritza
Elkar adosten dakigunean
atsegina da bizitza
Gure gatazkak bideratzeko
arma onena da HITZA.

2011-12-07

IKT-en garrantzia LH-an

IKT-en erabilpenarekin, ikasketa esanguratsua lortu dezakegu. Ondoren, IKT-ak zer diren, haien helburuak, abantailak, desabantailak, metodologia eta abar azaltzen duen txosten bat.

2011-11-29

Musika Lehen Hezkuntzan

Musika garrantzi handia dauka gure bizitzan,segun nola sentitzen garen, musika mota bat edo beste bat entzuten dugu. Bestetik ere, hezkuntzan garrantzi handia dauka. Musikarekin umeek lasaitu edo motibatu ahal ditugu klase hasieran, zein amaieran, jolasak egin ditzakegu, eta abar.
Esaterako, Txirri, Mirri eta Txiribiton - Altza pelipe abestiarekin, umeek motibatuko ziren.



Edo beste abesti hau, erlazatzeko erabili daitekeena:



Gogoratu, musika era mota asko daude, eta bakoitzak erabilgarritasun ezberdin bat izan dezake, bai hezkuntzan, bai eguneroko bizitzan, musika lagungarria da!

2011-11-24

Janaria prestatzen!

Aurreko sarreran, elikadurari buruzko webquest-a jarri nuen, eta aipatu nuen bezala, ikasleek jateko ohitura osasuntsuak ikasi zuten. Hurrengo orrialde honetan, ikasle batzuek egindako errezeta batzuk agertzen dira, zeinenak egiteko errazak diren. Eta horrez gain, baliogarriak izan ahal dira etxean gurasoekin praktikan jartzeko.

Errezetak

2011-11-15

Elikaduraren webquest-a

Webquest honen bitartez, umeek elikadura nola eman behar den ikasi dezakete. Umeek, elikagaien sailkapena zein den ikusi ondoren, jateko ohitura osasuntsuak ikasiko dute, haien osasuna hobetuz.

WEBQUEST-a

2011-11-08

Eskulanak

Aurreko sarreran, umeek birziklapenaren garrantzia ikusi dute eta gaur birziklatutako materialarekin egin ahal duten hainbat eskulan erakutziko diegu. Lehenengo bi bideoen bidez eta azkenik, taula baten bidez, nik egindako eskulan bat.


Bideoaren iturria


Bideoaren iturria

ELEFANTEA
Materiala
          Kartoia
          Arkatza
          Artaziak
          Zelofana edo kola
          Tenperak

Prozedura
1.- Elefantearen atalak arkatzez margotu kartoian
2.- Atalak moztu
3.- Atalak tenperekin koloreztatu
4.- Atalak kolarekin edo zelofanarekin elkartu
Emaitza


2011-10-26

Birziklatzen ikasten

Birziklatzea oso garrantzitsua da gaur egun; eta umeei birziklatzen irakatsi behar diegu gero haien egunerokoan praktikan jartzeko.
Hona hemen, nola birziklatu behar den erakusten duen power-point bat:

Informazio iturria: http://www.slideshare.net/enekototi/birziklapena-2959940?src=related_normal&rel=235015

Hau ikusita, birziklapenarekin harremana duten jolas batzuk proposatu ahal zaie umeei, nola birziklatu behar den ondo ulertu duten ikusteko. Egin klik hemen jolasera joateko.

2011-10-18

Zentzumenak lantzen

Izaki bizidunek bost zentzumen ditugu: dastamena (mihian), entzumena (belarrietan), ikusmena (begietan), ukimena (azalean) eta usaimena (sudurrean). Hauek gure ingurunea ezagutzera laguntzen digute.
Dastamena: Organoa mihia da eta gurintxo deituriko garautxo batzuez babestuta dago. Mihiaren alde bakoitzak zapore desberdin bat bereizten du. Mihiak 4 zapore besterik ez ditu sentitzen:
Gozoa--> mihiaren puntako gurintxoen bidez sentitzen da.
Garratza--> mihiaren bi kanpo ertzetatik oinarrirantz dauden gurintxoez sentitzen da
Gazia--> mihiaren puntak eta aurreko ertzetako gurintxoek nabaritzen dute
Mingotsa--> mihiaren oinarrian nabaritzen da.
Entzumenari esker, gure inguruan dauden soinu ezberdinak jaso dezakegu belarrien bidez.
Ikusmenaren bidez, irudiak, koloreak, mugimenduak... nabaritzen ditugu.
Ukimenaren bidez, gauza bat bero ala hotz dagoen, laua ala zimurra den… jakin dezakegu.
Ukimenaren zentzumena gorputz osoan dago banatuta, gorputz osoko azala baita ukimen organoa. Dena den, eskuetan bereziki dago, eta hatzamarretan hain zuzen.
Usaimenaren bidez, gauza ezberdinak usaindu dezakegu sudurraren bidez. Usain txarrak eta onak izan ahal dira.

Ondorengo bideoan irakasle batek azaltzen digu nola lantzen dituen zentzumenak ikasleekin.


Informazio iturria


Bideo horrez gain, hona hemen Lehen Hezkuntzako klase batean erabili dezakegun Power-point bat zentzumenak azaltzeko.

2011-10-11

Barnetegiak

Iturria
Lehen Hezkuntzan, urtero bost eguneko irteerak antolatzen dira barnetegietara. Bertan umeek haien euskara hobetzeko aukera dute ekintza ezberdinen bidez. Bestetik ere, txangoak eta tailer ezberdinak antolatzen dituzte umeen dibertsiorako. Normalean, umeek gustura joaten dira barnetegietara, bere ikaskideekin joaten direlako, ondo pasatzen dutelako haien gustuko ekintzak eginez eta aldi berean ikasten dutelako.
Hona hemen, txikitan egon nintzen barnetegi bat, non asko ikasi nuen: Segurako barnetegia.

Umeek barnetegietara joateko, ikasi dezaketen abesti bat




Informazio iturria

2011-10-04

Autoestima lantzen

Autoestima gure barnetik dator. Egunero balio dugunaz jabetu behar gara eta aldi berean, gure burua maite eta onartu behar dugu. Zer garen argi izan behar dugu, eta aurrera joan behar gara norberaren helburuak lortzeko nahian, batzuen hitz gaiztoak alde batera utziz. Gauzak gure zoriontasunerako egin behar ditugu, ezin dugu gauzak besteengatik egin, gure zoriontasuna alde batera utziz.
Autoestimari buruzko sarrera hau eman ondoren, galdetegi bat jarri dut, bakoitzaren autoestima nolakoa den jakiteko.


Informazio iturria

2011-09-27

Umeak motibatzen!

Umeak motibatuta egon behar dira, haien ikasketak ondo joateko. Hona hemen motibazioarekin zerikusia duen power point bat, zeinekin, umeek motibazio kontzeptua ondo ulertu dezaketen.

Informazio iturria

2011-09-26

Ikasketa esanguratsua

Lehen Hezkuntzan ikasketa esanguratsua sustatzea oso garrantzitsua da. Horregatik, haurraren bizitza, esperientzia, interesak eta ezagutzak abiapuntutzat hartuko dira.
Ikasketa esanguratsua emateko ondoko puntuak jarraituko dira:
• Eduki berriek aurreko ezagutzarekin lotura izango dute, ikasleak hauen arteko konexio egokiak egiteko.
• Haur bakoitzaren garapen maila errespetatuko da.
• Eduki berriak esanguratsuak izango dira.
• Ikasitakoaren funtzionalitatea bilatuko da.
• Ikaslearen motibazioa eta jarrera baikorra, aurreko ezagutza eta berriaren arteko lotura ezartzeko, ezinbestekoak izango dira.
• Ikaslea bere ikasketa prozesuaren protagonista da; bai irakaslea bai materiala laguntzaile hutsak izango dira.


• Aurreko hau guztia lortzeko, gure helburu nagusi ikasleek ikasten ikas dezaten izango da.
• Baliabide desberdinen erabilera.

Informazio iturria: